NAIZ

Aramaion jarri dituzte Euskal Herriko irudi korporatibo berria daramaten lehen seinaleak

San Martinetako lehen egunean, uztailaren 4an, Aramaioko Udalak bi seinale jarri ditu herriko sarreretan, Udalbiltzak bultzatutako Euskal Herriko irudi korporatibo berriarekin.

Aramaioko herritarrak seinale berriarekin.
Aramaioko herritarrak seinale berriarekin.

Aramaio izan da nazio nortasun korporatiboaren eskuliburua aplikatzen duen lehen herria, Udalbiltzak toki entitateei egindako proposamena.

Ostiralean jarri zituzten seinale berriak San Martin festetako lehen egunean. Suziriarekin festei hasiera eman eta gero, ekitaldi txiki bat egin zuten seinaleak inauguratzeko eta herritar ugarik parte hartu zuten.