NAIZ

Mendizale nafar bat hil da Panticosan mendian amilduta

Arlegiko 52 urteko emakumezko bat hil da arratsaldean Panticosan, ‘Dientes de Batanes’ deituriko tontorretan 150 metrotik behera amildu ostean.

‘Dientes de Batanes’ izeneko tontor inguruetan, Panticosan, 150 metroko altueratik amilduta hil da arratsaldean Arlegiko (Nafarroa) 52 urteko emakumezkoa, M.I.L.M.

14.00ak aldean jaso dute erreskate taldeek abisua eta 17.00k artean aritu dira bertan lanean baina ez dute ezer egiterik izan.