![Uribetxebarriaren senide eta lagunen agerraldia, Arrasaten. (@Ion_Salgado)](/media/asset_publics/resources/000/142/581/article_main_landscape/arrasate.jpg)
Arrasaten egindako agerraldi batean, Uribetxeberriaren senide eta lagunek gogoratu dute gaixoaldi larri baten ondorioz zendu dela, 60 urte zituela.
Espetxean gaitza diagnostikatu ziotenetik bide «ankerrari» aurre egin behar izan diola nabarmendu dute eta, ildo horretan, kartzela politika «bidegabea» arbuiatu dute.
«Berehala eta inongo baldintzarik gabe, dispertsioaren amaiera eta gaixo larrien etxeratzea eskatzen dugu», azpimarratu dute. Aldarri hori lelo hartuta, igandean Arrasaten burutuko duten manifestazio isilerako deia egin dute. Mobilizazioa Udaletxeko plazatik abiatuko da, 12.30ean.
Euskal Herriko eragileei deia egin diete, manifestazioarekin eta bere helburuekin bat egin dezaten.
Bestalde, jakinarazi dute familiak antolatuta hileta zibila egingo zaiola bihar, eguerdian, Arrasateko Aldai Parkean. Herritarrei bertaratzeko deia egin diete, «momentu gogor hauetan errespetuz eta lasaitasunez Iosuri azken agurra egiteko». Komunikabideen presentziarik gabe burutu nahi dute zeremonia eta familiaren nahi hori errespetatzeko eskatu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0720_gutun02](/media/asset_publics/resources/001/138/707/article_thumb_horizontal/0720_gutun02.jpg)
‘Le Dauphin’ ontziko euskarazko gutunak: memoriaren kondentsadore, denboraren kapsula
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)