![Baztango Udaleko eta UEMAko ordezkariek, elkarrekin, erantzun diote Nafarroako Gobernuak ezarritako helegiteari. (UEMA)](/media/asset_publics/resources/000/145/087/article_main_landscape/uema.jpg)
Baztango Udalari euskara sustatzeagatik ezarritako helegitearen harira prentsaurrekoa eskaini dute aipatu udaleko eta UEMAko ordezkariek. Bertan, Baztangoa ez dela «eraso» isolatu bat izan adierazi dute.
Aktak euskaraz bidaltzeagatik 14 udali Urquijok helegitea ezarri diela azaldu dute. Horrela, Nafarroako Gobernua EAEn Urquijoren eskutik euskararen aurka abiatutako ekinbidea «indartzera» datorrela adierazi dute.
Egoera honen aurrean, ordea, ikuspegi eraikitzaile batetik erantzuteko erabakia hartu du UEMAk. «Udalerri euskaldunak, euskararen arnasguneak indartzeko, politika eraginkorrak abian jartzen saiatuko gara», aurreratu dute.
«Euskara sustatu nahian gabiltzan eragileok elkarlanean ireki behar diogu bide euskarari», adierazi dute. Zentzu horretan, instituzio eta eragileekin harremanetan ari direla azaldu dute, «erantzun hori antolatu nahian». «Egoera oso larria da eta tamainako erantzuna ematea ezinbestekoa dugu», ohartarazi dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)