Orotara 28 konpainiak, horietatik ia erdiak Euskal Herrikoak, hartuko dute parte dFERIAren XXI. edizioan eta guztira 33 saio eskainiko dituzte hiriko 8 espaziotan (Victoria Eugenia antzokia eta bertako Klub aretoa, Antzoki Zaharra, Imanol Larzabal, Gazteszena, Intxaurrondo kultur etxea, San Telmo Museoa eta DSS2016 espazioa). Norka Chiapuso zuzendariak nabarmendu duenez, lan horietatik erdiak baino gehiago, %52, lehen aldiz ikusi ahalko dira Euskal Herrian eta horietako bat, Choni Compañía Flamencaren ‘Compás de espera’, mundu mailako estreainaldia izango da.
Chiapussok azaldu duenez, identitatearen gaia hainbat konpainiak landuko dute, besteren artean, Kulunkak, Compañía Ferroviariak, Vaivenek, Carmelo Segura Companhiak, Theatre Mlandinskok edota De la Purissimak.
Jarduera paraleloei dagokienean, dFEIRAn zehar sektorera bideratuta dramagintza tailerra eta kokapen digitalaren gaineko ikastaroak eskainiko dira Victoria Eugenian, eta hainbat mintegi eta topaketa ere izango dira.
Sarrerak dagoeneko salgai daude Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia antzokian, eta aldez aurretik eskuratuz gero deskontuak egiten dituztela ekarri du gogora Chiapusok.