NAIZ

Athleticek irabazi du Eibarren kontrako derbia (0-1)

Gurpegik egin du partidako gol bakarra lehen zatiko 36. minutuan. Bigarren zatian, saiatu arren Eibarrek ezin izan du berdindu eta Athletic bigarrena egiteko zorian izan da. [Xehetasunak]

Aldaketa ugari egin ditu Athleticek hamaikakoan. Iñaki Williams hasieratik aritu da. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)
Aldaketa ugari egin ditu Athleticek hamaikakoan. Iñaki Williams hasieratik aritu da. (Raul BOGAJO / ARGAZKI PRESS)

Athleticek irabazi du Ipuruan jokatu den euskal derbia (0-1) Gurpegik lehen zatian egindako gol bati esker. Zuri-gorriak finago aritu dira eta ondo baliatu dute lortutako errenta.

Hamaikakoan aldaketa ugari egin ditu Ernesto Valverdek. Iñaki Williams, Guillermo Fernandez eta Ibai Gomez hasieratik zelairatu dira. Lehen minutuetan Athletic hobeago moldatu da, baina Eibarrek ere arazoak sortu dizkio Athletic defentsari. Manu del Moral izan da jokalaririk arriskutsuena.

Gaizka Garitanok ere aldaketak egin ditu hamaikakoan eta Irureta aulkian utzi du. Jaime izan da atezain titularra eta geldiketa garrantzitsuak egin ditu. Partida hasierako kolpe aldaketaren ostean, Gurpegiren gola iritsi da eta min eman dio Eibarri.

Etxekoak partida berdintzen saiatu dira bigarren zati osoan zehar, baina asko kostatzen zaie aukerak egitea markagailuan atzetik doazenean. Athletic ondo defendatu da eta gertu izan du bigarren gola egitea. Batez ere azken ordu laurdenean, bi taldeek fisikoki behera egin dutenean.

Garaipenarekin Athletic arnasa hartzen du Ligan eta egoera onean heltzen da asteazkenean jokatu behar duen Kopako final erdira. Eibarrek berriz, partidarik irabazi gabe jarraitzen du bigarren itzulian. 27 punturekin jarraitzen du eta sailkapeneko atzeko postuetako taldeak gerturatzen ari zaizkio