
Koloretsua, jendetsua eta bizia izaten ari da Gure Esku Dago dinamikak deituta asteburu honetan zehar herri askotan burutzen ari diren Joste Egunak. Ekitaldi andana antolatu dituzte herri batzordeek ekainaren 21ean hiriburuetan egin behar dituzten ekitaldietarako giroa berotzeko.
Ildo horretan, erabakitze eskubidearen aldeko borondateak oihaletan isladatzen ari dira eta oihal horiek josten ari dira hautetsontziak eraikitzeko.
70 ekitaldi baino gehiago -hemen agenda- iragarri dituzte eta New York-en eta La Plata-n ere antolatu dituzte ekitaldiak.
Erandion esaterako, kalejira koloretsuari ekin diote eguerdian. Ekainaren 21ean erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldian hautestontzi erraldoia estaliko dituzten hainbat oihal eskuan zituztela, buruhandiez lagundurik, herrian zehar buelta bat eman dute plazan amaitzeko.
Bertan askotariko ekintzak zeuden parte hartu nahi zuenarentzat: graffitia, toka, slackline... 13.30ak inguru bertaratutakoak bikoteka elkartu eta oihalak bata bestearekin josten hasi dira bi Kant luze osatu dituzten arte. Ondoren, plazako kioskoa inguratu dute kolorez.
15.00etan bazkari herrikoiari hasiera eman diote eta bertan bapo gelditu ostean, 21.00etan, Itziarren Semeak taldeak kontzertua eskainiko du. Erandiokoa Euskal Herri osoko herri askotan egiten ari direnaren eredu bat besterik ez da.

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria

Ziklista baten heriotza eragin zuen istripua salatu eta «errespetua» eskatu dute Usurbilen

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

Fallece un hombre de 55 años durante las tareas de extinción de un incendio en Hondarribia
