Eguerdian aurkeztu dute datorren maiatzaren 31an Bilboko kaleertan ospatuko den Ibilaldia. Bizkaiako ikastolen festaren 37. edizioa izango da. Aurten Harrobia heziketa profesionaleko zentroak antolatutako du, ‘Harro ibili’ lemapean. 16 eta 65 urte bitarteko ikasleak dituen lanbide heziketako ikastola honek egiten duen lana ezagutaraztea da helburu.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, bildutako dirua erakin berri bat egiteko bideratuko da. Aipatu dutenez, 150.000 pertsona biltzea dute jomuga, nahiz eta aurreko egunean ospatuko den Athletic eta Barçaren arteko Kopa finala.
Sabin Anuzitak, Euskara eta Gazte zinegotziak, leloarekin jokatuz, «euskarak bilbotarren harrotasun puntu hori» beharrezkoa dutela adierazi du.
Azkenik, aurtengo edizioko abestiari dagokionez, Zea Mays talde bilbotarra izan da kanta egin eta bizkaiko ikastolen aldeko abestiari ahotsa jartzeko ardura izan duena.