NAIZ
BILBO

EAJ gailendu da Bizkaiko Batzar Nagusietan, 23 ordezkari lortuta

Foru hauteskundeetan gehiengoari eutsi dio EAJk, eta botoen %100 zenbatuta, duela lau urte baino batzarkide bat gehiago eskuratu du, 23 hain zuzen. EH Bildu bigarren indarra da eta Podemos izan da hirugarren alderdi bozkatuena.

Unai Rementeria izago da hurrengo Bizkaiko ahaldun nagusia. (EAJ/PNV)
Unai Rementeria izago da hurrengo Bizkaiko ahaldun nagusia. (EAJ/PNV)

Espero zen gisan, EAJ izan da alderdirik bozkatuena Bizkaiko Batzar Nagusietan, botoen %37,63 eskuratuta. Botoen %100 zenbatuta, 23 batzarkide lortu dituzte jeltzaleek, duela lau urte baino bat gehiago.

EH Bildu bigarren indar bozkatuena izan da, %18,86 bilduta. Hala, 11 batzarkide lortuko lituzke, aurreko legealdian baino bat gutxiago.

Indar handiz sartu da Podemos, 80.000 boto baino gehiago bilduz (%14,53), hirugarren postua eskuratuta. Sei batzarkide izango dituzte. 

PSEk eta PPk nabarmen egin dute atzera. PSEk ia 30.000 boto galdu ditu (%12,45 lortu du, aurreko legealdiko %16,68aren aurrean) eta zazpi ahaldun izango ditu.

Duela lau urte jasotako 80.226 botoetatik, 46.121era jaitsi da (botoen %8,20 lortu du). Zituen 8 batzarkideetatik lau baino ez ditu eskuratu. 

Irabazi ez da Batzar Nagusietan sartu.

All about M24