NAIZ

Kandido Sagarzazu donostiarra aske geratu da 17 urte eta gero

Etxeratek jakinarazi duenez, Kandido Sagarzazu euskal presoa Murcia II-ko espetxetik atera da gaur goizean, 17 urte preso igaro ostean.

Kandido Sagarzazu, lagun eta senide artean, espetxetik irten berritan. (Etxerat)
Kandido Sagarzazu, lagun eta senide artean, espetxetik irten berritan. (Etxerat)

Kandido Sagarzazu donostiarra aske geratu da gaur goizean, Estatu frantsesean eta espainolean guztira 17 urte urte preso igaro ostean. Azken urteak Murcia II espetxean pasa ditu eta handik irten da gaur goizean, senide eta lagunak zain zituela, Etxeratek jakinarazi duen moduan.

2003ko uztailaren 30ean atxilotu zuten frantziar Estatuko hego-mendebaldean, Juan Miguel Ilarramendi eta Caude Rekartekin batera.