Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Mahaian Gobernu berria osatzeko galdera epea uztailaren 23ra arte luzatzea erabaki dute. Erregimenaren alderdiek eman dute luzapenaren berri, bilera amaitzean aldaketa bultzatu asmo duten alderdien bilerari berrekin baitiote Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Ek.
UPN, PSN eta PP elkarrizketa horietatik kanpo dira, noski, eta hedabideen aurrean epearen luzapenaren berri ematearekin batera, Gobernu berria Sanferminen aurretik ez dela osatuko esatera iritsi dira.
Hala ere, elkarrizketan diren alderdien, aldaketaren indarren, esku dago aukera hori eta gaurko bileraren amaieran emango dute aurreratutakoaren berri eta orduan jakingo da Gobernu berria berehala osatzeko aukerarik badagoen ala ez. 13.30etarako iragarri dute agerraldia aldaketaren lau alderdiek.