![Gorka Urtaran alkatea eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusilla aurtengo egitaraua aurkezten. (@vitoriagasteiz)](/media/asset_publics/resources/000/197/116/article_main_landscape/gasteizfesta.jpg)
Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak 2015eko Andra Maria Zuriaren jaietako egitaraua aurkeztu dute gaur goizean. 342 ekitaldi antolatu ditu Udalak, Urtaranen esanetan, «Kultura Sailak landutako egitarauak publiko guztiak arreta handiz hartu ditu kontuan, eta bertako taldeen aldeko apustu sendoa egin du». Adin guztietako pertsonek parte hartzeko pentsatutako egitaraua dela adierazi du alkateak, eta gasteiztarrei zein bisitariei gonbita egin die «jai-lekuen aniztasunaz, aisialdi eta kultura-ekitaldien ugaritasunaz, gure ostalaritzaren kalitateaz, blusen zalapartaz eta gure herri-ekitaldien tradizioaz gozatzeko».
Jaiak hasi baino lehen, eta hiria girotzeko helburuarekin, Udalak jarduera batzuk antolatu ditu: film laburren Korterraza jaialdia, uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Artiumen, eta zenbait kontzertu, besteak beste, Gasteiz Big Bandak eta Araiako Bandak eskainitakoak.
Abuztuaren 2an Plaza Berrian jaietako ohiko pregoia izango da, 21.30etan, Unax Ugalde aktorea pregoilari duela.
Aurtengo kontzertu eskaintzari begira, Green Valley, Los Secretos, Hesian eta En Tol Sarmiento, Carlos Jean eta Loquillok Foru plaza girotuko dute gauetan, eta Ainhoa plazan, abuztuaren 5etik aurrera, Oreka TX + Kalakan, Tadusak, Xaiko eta Juantxo Skalari@La Rude Bandek joko dute.
Bestalde, hiri osoan barrena eskaini ohi diren kontzertuez gain, Probintzia plazan, Santa Maria katedraleko atarian eta Falerina lorategian hainbat musika proposamen antolatu dituzte: Florida parkeko musika bandak eta dantzaldiak, Peñafloridako Kondearen plazako jotak, Plaza Berriko orkestra handiak eta Arka plazako gau-jaiak.
Urtero bezala antolatu dira Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XIIII. erakustaldia, 23.00etatik aurrera, abuztuaren 5etik 8ra arte; umeentzako emanaldiak Peñafloridako Kondearen plazan eta Prado parkean, barrakak, Gargantua, erraldoiak eta buruhandiak, eta zezensuzkoak, besteak beste.
Alkateak aisialdia eta kultura eskaintza zabalari eta hiriko ostalaritzaren eta zerbitzuen kalitateari «bere onena ateratzera» gonbidatu ditu.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Corsica](/media/asset_publics/resources/001/143/033/article_thumb_horizontal/corsica.jpg)
Una delegación vasca, presente en unas Ghjurnate con Kanaky de protagonista
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)