Egun osoan prestaketa lanetan aritu ostean, eguraldia (hasieran) lagun eta bazkari legeak amaituta, 16.00etatik aurrera ekin diote milaka piratek Donostiako Portuan lekua hartzeari. 17.00etatik aurrera Kontxa eta bere irudiak dakarren Aste Nagusiaren abordatzeari ekin diote.
3.500 lagun eta 300 ontzi baino gehiagok eman dute izena jaietako ekitaldirik ikusgarrienetako batean.
Haizeak arazo dezente eragin ditu, kaitik irten eta gutxira ontzi asko Ondarreta aldera baztarreratu ditu honek eta Donostiako Piratek kaitik irten gabe ziren dozenaka txalupei buelta eman eta portura itzultzeko deia egin diete. 17.45 inguruan izan da hori, Kontxara oraindik ontzi bakan batzuk iritsita zirenean.
Abordatzeko partaideen segurtasuna beste ezer baino garrantzitsuagoa delako, baltsei kaira itzultzeko eskatu eta laguntza osoa eman diegu.
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 10, 2015
Abordatzearen arrakasta agerikoa zen erabaki hori hartzerako, milaka izan baitira aurten ere «yateen Kontxa» abordatu dutenak, jai eta hiri herritarrago baten alde.
Abordatzea baino lehen Kaotiko taldearen eskutik jai giroa nagusitu da Flamenka gunean.
Giro dotorea Donostian abordatzea baino lehen @kaotikooficial -en argazkia: LAISTER ZUZENEAN #abordatzera NAIZen pic.twitter.com/6oNAAZ4REn
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
Aurrez ehunka piratek Zuloaga plazan izan den herri bazkarian parte hartu dute. Bertako eta garaiko produktuekin osatutako bazkaria izan da. Abordatzea amaitzean Kontxako erlojuetatik abiatuta kalejira giroan egingo dute piratek Flamenkarako itzulerako bidea.
«Gora piratak! Goazen Donostia abordatzera!» Abian da abordatzea ZUZENEAN http://t.co/jvnZsTePGG #itsasotikplazara pic.twitter.com/KKTa6Ywxek
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
Hasi da #abordatzea @naiz_info pic.twitter.com/dQRh2IEAPN
— Ander Perez Zala (@Anderpz) August 10, 2015
Piratak Donostiako Aste Nagusia #abordatzera @izanpirata ZUZENEAN http://t.co/jvnZsTePGG #itsasotikplazara pic.twitter.com/rYDlhiPoHh
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
ZUZENEAN http://t.co/jvnZsTePGG Lehen txalupak portutik irten berri, asko maldan oraindik #itsasotikplazara pic.twitter.com/v2LGPFUXNv
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
Lehen ontziak Kontxara iristen, zuzenean Portutik piraten abiatzea http://t.co/jvnZsTePGG @izanpirata #abordatzera pic.twitter.com/JhIsIR3Fzd
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
Haizea ontzi asko irlara eta Ondarretara baztarreratzen ari da, antolatzaileek kaira itzultzeko deia http://t.co/jvnZsTePGG #abordatzea
— naiz: (@naiz_info) August 10, 2015
Iritsi da #abordatzea jendez lepo dagoen Kontxara @naiz_info pic.twitter.com/GQCYYHznrJ
— Ander Perez Zala (@Anderpz) August 10, 2015
Piraten abiatzea kaitik - zuzeneko emankizuna.