NAIZ
BARTZELONA

Raül Romevak «gardentasuna» eta CDC eragiten duen Torrembada kasua argitzea eskatu du

Junts Pel Sí-ko zerrenda buru Raül Romevak «gardentasuna» eskatu du kataluniar telebistan egindako elkarrizketa batean, eta CDC alderdia eragiten duen Torrembada kasua argitu behar dela gaineratu du. Romevak ohartarazi du ustelkeriaren aurkako borroka «akatsgabekoa» izan behar dela.

Junts Pel Sí-ren zerrenda buru den Raül Romeva hitzaldi batean. (NAIZ.EUS)
Junts Pel Sí-ren zerrenda buru den Raül Romeva hitzaldi batean. (NAIZ.EUS)

Raül Romevak «gardentasuna» eta Torrembada kasua argitzea eskatu du kataluniar telebistan egindako elkarrizketa batean. Junts Pel Sí-ko zerrenda buruak CDC alderdia eragiten duen kasuaren harira ohartarazi du ustelkeriaren aurkako borroka «akatsgabekoa» izan behar dela.

Romevak adierazi duenez, «gardentasuna eta argitasuna behar dira, eta norbaitek erantzukizunak baditu, onartu beharko ditu». Hautagaiak gaineratu du balizko Estatu kataluniar batek «ustelkeria borrokatzeko egiturak izan behar dituela». Gaitz hori bere zerrendak kataluniar Estatuan izango dituen «lehentasunen artean» dagoela ziurtatu du.

Guardia Zibilak CDC alderdiaren fundazio den CatDemen egoitza, eta Lloret de Mar, Figueres, Sant Celoni eta Sant Cugat del Vallèseko udaletxeak miatu ditu administrazio publikoaren aurkako delituak egin dituztela egotzita.