![Azken orduotan 4.200 errefuxiatu baino gehiago iritsi dira Atenaseko Pireo portura. (Angelos TZORTZINIS/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/212/073/article_main_landscape/grezia_errefuxiatuak.jpg)
Hedabide turkiarrek berri eman dutenez, Turkiako hego-mendebaldeko kostatik bi txalupa abiatu dira Greziarantz eta hondoratu egin dira Egeo itsasoan, Kos irlara iritsi baino lehen.
Lehen datuen arabera, ezbeharrean gutxienez hamaika errefuxiatu hil dira, guztiak siriarrak; beste lau pertsona erreskatatu egin dituzte eta bost desagertuta daude. Hildakoen artean emakume bat eta hiru haur daude.
Siriako gerratik ihesi, milaka lagunek herrialdea utzi eta Turkiara iritsi dira uda honetan, handik Greziaranzko bidea itsasoz egin nahian, Europako Batasunean sartu ahal izateko. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, abuztuan eguneko 2.000 pertsonek egin zuten Turkia eta Greziako ekialdeko irlen arteko bidea txalupa kaskarretan. Asko eta asko itota hil dira ahaleginean.
Azken orduotan, 4.200 errefuxiatu baino gehiago heldu dira Atenaseko Pireo portura, Egeo itsasoan erreskatatuak izan ondoren.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)