
Azken ordu eta egunetako euriteek 25.000 pertsona utzi dituzte etxerik gabe Saharan, ACNURek, Nazio Batuen Erakundeko Errefuxiatuen Laguntzarako Agentziak jakinarazi duenez. Guztira 90.000 pertsona izan dira kaltetuak. Era berean, asko dira elikagai guztiak galdu dituztenak.
«Dena txikituta geratu da, ez bakarrik etxeak, baita lantokiak, dendak, haurtzaindegiak, eskolak, eta ospitaleak ere», adierazi du Amin Awadek, Afrika iparralderako ACNURen zuzendariak. «Pertsona hauek ezer gabe daude, munduko leku babesgabeenetako batean».
Zenbakiak handiak diren arren, «handitu egin daitezkeela» nabarmendu du Melissa Fleming bozeramaileak. Euriak iganderaino luzatuko direla iragarri da.
Honi aurre egiteko 1.500 denda eta ur edangarria jarri ditu lehentasun moduan ACNURek. Azkenik, gogora ekarri du errefuxiatu saharahuiarren kasua historian gehien luzatzen ari den kasua dela.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
