NAIZ
BAIONA

Bizik Falciani kasua salatu du HSBCren Baionako egoitzatik hiru aulki eramanez

Bizi! mugimenduko hainbat kide gaur goizez sartu dira Baionako HSBC bankuaren egoitzan eta bertatik hiru aulki eraman dituzte, modu honetan zerga ihesaren afera eta Falciani kasua salatzeko.

Bizi! mugimenduak Baionako HSBC bankuaren egoitzan egin duen ekintza. (@bizimugi)
Bizi! mugimenduak Baionako HSBC bankuaren egoitzan egin duen ekintza. (@bizimugi)

Hiru aulki eraman dituzte protesta gisa Baionako HSBC bankuaren egoitzatik. Era honetan, Bizi! mugimenduko 24 kideek zerga ihesa eta Falciani kasua salatu nahi izan dute. Azken honen aurkako prozesua gaur hasi da, Hervé Falciani beraren hutsunearekin.

Bertan HSBC epaitzeko beharra aldarrikatu dute, «eta ez salaketa egiten dutenak epaitzea». Era berean, «HSBCek Estatu frantseseko zerga ihesean jokatu duen papera» nabarmendu dute.

Ez da lehen aldia Baionako egoitzan antzeko ekintza bat burutzen duela Bizi! mugimenduak. Otsailean, zortzi aulki eraman zituzten, eta honen ondorioz, zazpi lagun izan ziren deklaratzera deituak.