NAIZ

Realak berdinketa bat lortu du Vallecasen (2-2)

Jaitsiera postuekiko distantzia mantentzeko balio dio lortutako puntuak Realari. Brumak eta Elustondok egin dituzte golak. [Partidaren xehetasunak]

Realak berdinketa bat lortu du Rayoren aurka Vallecasen jokatutako partidan. Txuri-urdinak atzetik izan dira markagailuan bi aldiz partidan zehar eta azkenean puntu batekin bueltatuko dira.

Atzean egindako huts egiteek kondenatu dute Reala Vallecasen. Lehen gola korner batean egin du Diego Llorentek. Txuri-urdinen erreakzioa jarraian iritsi da eta Elustondok berdinketa lortu du ordu erdia bete baino lehen.

Atsdenaldiaren ostean, Rayo berriro aurreratu da Jozabed-ek egindako golari esker. Berdinketa aurretik epaileak adierazi gabe utzi ditu Jonathas-i egindako penaltia eta Diego Llorentek bigarren txartel horia ikusi behar izan du.

Hala ere, Brumak sekulako gola egin du ondo landutako korner batean 60. minutu inguruan. Partidako albiste txarrena Illarramendiren lesioa izan da. Mutrikuko erdilaria aldatu egin behar izan du Eusebiok.

Puntu banaketarekin Realak jaitsierako postuetatik bi puntutara jarraitzen du.