![Bagoazek Lorentxa Guimonen aldeko elkarretaratzea antolatu zuen Angelun. ©Isabelle Miquelestorena](/media/asset_publics/resources/000/238/144/article_main_landscape/guz_rassemblement_lorentxa_guimon_angelu_imiquelestorena01.jpg)
Pariseko Zigor Aplikaziorako Dei Auzitegiak gaur aztertu du fiskaltzak Lorentxa Guimonen baldintzapeko askatasunaren kontra ezarritako helegitea. Bere abokatuek adierazi dutenez, fiskalak erabilitako argudioak azaroaren 24ko lehen audientzian planteatu zituen berberak izan dira, besteren artean, ETAk armak entregatzen ez dituen bitartean ezin dela bere askatasuna onartu.
Xantiana Cachenaut abokatuak, berriz, legeak eritasun larriarengatik ahalbidetzen duen askatasuna lortzeko baldintza guztiak betetzen dituela errepikatu du. Epaileek osasun txosten berrituak eta osoak dituztela ere gaineratu du deliberoa ezagutarazteko epea horren luzea izatea deitoratu aitzin. Izan ere, Dei Autzitegiak ez du otsailaren 25a arte emango bere ebazpena.
Bitartean, Guimonek Renneseko espetxean segituko du. Gaur, 19.00tan Angeluko Herriko Etxeko aitzinean elgarretaratzea egingo da bere herrikidea berehala aske utz dezaten eskatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)