NAIZ

Sei errefuxiatu zendu dira Greziara iritsi nahiean

Gutxienez sei pertsona hil dira itota Egeo itsasoan, Greziako Kos irlara iritsi nahiean ari zirela. Ontzia hondoratu egin da eta 10 bat pertsona zeuden bertan. Hildakoen artean haur bat dago.

Lesbos irlara gomazko itsasontsi bat iristen
Lesbos irlara gomazko itsasontsi bat iristen

Gutxienez sei errefuxiatu hil dira Egeo itsasoan, Egeo itsasoa gurutzatu nahian txalupa hondoratu eta gero. Poliziak azaldu duenez, kostaldera bere kabuz iristea lortu duen pertsona batek eman du abisua.

Honen hitzetan, hamar bat lagun zeuden ontzian. Erreskate operazioa martxan dago eta oraingoz  sei gorpu aurkitu dituzte, tartean haur batena.Bertan dira helikoptero bat, Frontexeko itsasontzi bat eta kostaldeko Polizia.

Turkiako kostekin duen gertutasuna dela-eta, Kos irla, Lesbos bezela, ohiko jomuga bihurtu da errefuxiatuentzako.