I.Oiarzabal - A.Manterola - I.Carrillo - T.Fernández

Imanol Esnaola (Gaindegia): «Jasaten ari garen lan erregulazioa ez dator bat gure ezaugarri ekonomikoekin»

1. Observando los datos con los que se ha cerrado el ejercicio de 2015 en el capítulo de empleo/desempleo, ¿qué perspectiva tienen de cara al próximo año y a medio plazo?

2. ¿Qué medidas implantadas en los últimos años consideran que han sido positivas para la creación de empleo, es decir, para reducir el número de personas en paro?

3. ¿Qué medidas ha planteado o ha puesto en marcha con el objetivo de la creación de empleo la organización a la que pertenece?

4. ¿Cree necesario implantar programas específicos para determinados grupos de población: jovenes, mujeres...?

5. ¿Cómo valoran las políticas de empleo que las distintas instituciones han desarrollado en los últimos años como respuesta a la crisis económica?

6. De forma resumida, ¿por qué tipo de empleo apuestan: contratos indefinidos o temporales, horarios flexibles o fijos, salarios establecidos por convenios sectoriales o ligados al rendimiento de la empresa…?

1. Enpleguak gora egiten jarraituko du eta langabezia tasak apaltzen joango direla pentsatu behar dugu. Petrolioari lotutako ekonomiak horretarako aukerak emango dituela dirudi, eta ez dugu ahaztu behar, zahartze tasa handiak ditugunez, hainbat langile ordezkatu beharko dela bere lanpostuan. Enplegu hori, ordea, prekarioagoa izango da. Intentsitate baxuko enpleguak eta aldi batekoak nagusitzen joango dira. Esaterako, 2015 urtean berriz ere Hego Euskal Herrian nahi baino lanaldi murritzagoa dutenen tasa, gazteleraz "subempleo visible" deitzen dena, Espainiar estatukoa baino altuagoa izan da eta Europan handienetakoa da: 120.000 pertsona inguruk lanaldi partziala dute bestelakorik ez dutelako topatu. Zer gertatuko da ordea, formazio beharra duten adineko langileekin, inoiz lanik egin ez duten gazteekin edo prekarietate handiko sektoreetarako formatutako pertsonekin? Era berean, ezagumenduari lotutako aktibitateek enplegu berria eta kalitatekoa sortuko ote dute? Pentsatzekoa da faktore hauek guztiak eta beste hainbat nahastuko direla hurrengo hilabetetako lan merkatuaren egunerokoan, eta ondorioz datu baikorrak (enplegu tasaren hazkundea) eta egoera kezkagarriak (laneratze zaila edo prekarioa) batera etorriko zaizkigu. Beraz, xehetasun horiei ere erreparatu beharko dugu enpleguari buruzko neurgailuetan.

2. Ipar Euskal Herrian lanbide arteko gutxieneko soldata hilero 1.200 eurotik gorakoa da. Horrek enplegu kaskar ugari sortzeko aukera ematen du, laguntza publikoek osatzen baitute familia askoren ekonomia. Muturreko pobrezia eragozten du baina izaera kolonialeko zerbitzu ekonomia horren lan merkatua babesten du, bertakoentzat batere erakargarri ez dena. Gogoan izan bertako gazte askok emigratzen jarraitzen duela.
 
Hego Euskal Herrian ehun ekonomikoa sendoagoa da eta horrek, aukera handiagoko lan merkatua dakar. Aukera handiagoak enplegua topatzeko eta aukera handiagoak lan merkatuari dagokionez Herri ikuspegia garatzeko. Hegoaldeak, ordea, besteak beste, 2012ko Madrilgo lan erreformaren aplikazioa nozitzen du, prekarietate maila gero eta handiagoak dakartzana, baina Estatu Frantsesak eskaintzen duen babes sozialik gabe. Hau da, jende gutxiago dago langabezian, baina gero eta gehiagorentzat egoera eskasagoa eta ezegonkorragoa izatera pasa da.

Argi esan behar da 2012ko lan erreformak eragin kaltegarria izan duela Hegoaldean, eta Katalunian ere bai, antzeko ekonomia duten Europako beste eremu batzuetan gertatu denaren kontrako bidean jarri gaitu legedia espainolaren mende bizi garen herriok. Jasaten ari garen lan erregulazioa ez dator bat gure ezaugarri ekonomikoekin. Hori da, beharbada, 2015 urteak Hegoaldeko lan merkatuaz utzi digun ondorio nagusia. Espainiako legetasunari mendean bizitzeak  gure errealitate sozio-laborala eraldatu du, eta herri gisa zegokiguna baino egoera ekonomiko eta sozial okerragoan utzi gaitu datozen aldaketen aurrean.

4. Bai.Herri ikuspegi batetik, eta horixe da gure elkarteari dagokiona, gure ekonomiaren garapen maila altuak ezinbestekoak ditu, batetik trebatutako profesionalak eta bestetik laneratze estrategia eraginkorrak. Kontratazio prekarioa ekarri duen legedia aplikatzea zenbait sektore eta enpresetan errentagarria gerta daiteke, baina agerikoa da gazte trebetasun profesionalak bereganatzeko prozesua zailtzen diela. Gazteak aipatzen ditugun bezala ezagumendu berriak hartu behar dituzten adineko langileak ere aipa ditzakegu. Hau da, laneratze eraginkorrerako estrategia bat behar dugu. Herri honetan profesionaltasuna oso aintzat hartzen dugu, baina profesionaltasunak denbora eta ahalegin iraunkorra eskatzen ditu. Espainiako legedia aplikatzeak bide horretan eragozpen nabarmenak eragiten ditu azken urteotan ikusten ari garenez.

Emakumeek lan merkatuan bizi duten egoerari ere so egin behar zaio. Batetik, gure kulturak emakumeak prekarietate handieneko sektoreetan trebatzera daramatza. Lanaldi murriztuko kontratu berriak hamarretik lau dira emakumeen artean, hamarretik bat baino gutxiago gizonezkoen artean. Emakume horietako askok paregabeko formazio maila dute bere alorrean. Gogoan izan dezagun, gainera, gure kulturan zaintza emakumeen esku uzten dugula eta indarrean dauden kontziliazio arauek ez dutela aldaketa errazten. Ipar Euskal Herrian egoera bestelakoa da legediari dagokionez.
 
Euskal Herriak ezin dio bere buruari andrazko pobrezia izango duen etorkizunik onartu. Trantsizioa behar duen ekonomia batean emakumeen indarra dagokion mailan  txertatzen ez duena ere ez.
 
Egitasmo ekonomikoa aldatzen ari da eta laster ezagumendu maila handiago behar izango du. Errealitate horri begira emakume, gazte zein adineko modu eraginkorrean  txertatzeko formulak topatzea lehen mailako erronka da herri honentzat. Apustua gaur egin behar da dugun guztia baliatuz, ezin dugu biharko egunaren zain geratu, bidean formatutako milaka pertsona ahaztuz. Badugu aski gaitasun egoera jasangarriago batera jotzeko. Nahi badugu etorkizun hurbilean hasierako formakuntza etengabeko formakuntza sistema batekin osatuko da eta egoera horretan langabezia formazio aldi bat besterik ez da izango. Kontziliazioa modu baikorrean arautuz eta kolektibo mota guztientzat laneratze ekimen inklusiboak antolatuz lehen mailako oinarria emango diogu geure buruari.

5. Ipar Euskal Herrian enplegu politika Parisek arautzen du. 30 milioiko biztanleria aktiboa dutenez Ipar Euskal Herria ez da periferiaren periferia besterik, beraz zerbitzuen sektorera bideratzen dituzten estatu osoko langileak jasotzea dagokio, aldi bateko enpleguak oinarri. Industria edo konplexutasun handiagoko jarduerak ezartzea ez da haien buruan eta ondorioz kalitate handiagoko enplegua ere ez.
 
Hegoaldean formakuntza duala, praktikaldiekin lotutako plana, “Lehen aukera” eta bestelako ekimenak ere ezagutu ditugu. Urrats baikorrak dira, zalantzarik gabe. Arazoa, ordea, ez dago enplegu programetan. Herri xedea duen sistema soziolaborala falta dugu. Hau da, ekonomiari ikuspegi lehiakorretik bezala ikuspegi estrategikotik ere begiratu behar zaio. Ikuspegi lehiakorra enpresen oso barruan doa eta eragin handia du politika publikoetan. Aldiz, herri xedea duen ikuspegi estrategikoak lurraldeak, gaitasunak, oportunitateak eta sektoreak elkarrekin uztartzea eskatzen du, zailagoa da, baina hori da herri egitasmoak tajutzea. Lehen sektorea esaten ari garenaren adibide egokia izan daiteke, maila lokaleko nekazaritza, abeltzaintza, arrantzak enplegua sortzen dute, baina enplegua sendo sortzeko apustu estrategikoa egin behar da. Zenbait eskualdek sektore jakinetan duen espezializazio industriala enplegua sortzeko beste aukera bat da. Apustu estrategikoak integrala behar du izan.
 
6. 'Zenbat buru, hainbat aburu' izan ohi da harreman laboralari dagokionez. Gaindegiak ez du erantzun korporatiborik galdera honentzat, baina argi esan dezakegu beharrezkoa dela formakuntza, kontratazioa eta lanezari lotutako babesa uztartuko dituen inguru sozioekonomiko bat eratzea, inguru berezia, gure ekonomia eta gizarteari egokitutakoak. Kontratazioa prozesu konplexu batean urrats bat baino ez da. Gure ekonomiak uztardura sendoa du bere inguruarekin, askotan batasun hori bereiztezina da. Badugu ezagumendua eta gaitasuna, baditugu pertsonak eta aski egitura, baina aldatzen ari den ekonomia honetarako gazte eta adinekoen formakuntza zein laneratze sistema bat behar ditugu. Laneratze estrategia bat diseinatu, kontratazio inguru bat lan merkatuarekiko harremana etengo ez duena, gaitasun galera eta pobrezia eragotziko dituena. Profesionaltasuna oso aintzat hartzen duen herria gara, baina horrek bere neurrira egindako ingurua eskatzen du. Herri garen aldetik gure interesa gertatzen ari diren aldaketei eraginkortasunez erantzutea da. Jarrera horrek egoera jasangarriagoetara eramango gaitu, jasangarriagoak maila sozialean,  territorialean, ekonomikoan, anbientalean eta nazionalean. Euskal Herria garapen jasangarriko unitatea izan behar da, bide horretan jartzen duten proiektuak behar dira.