![Zezenketen aurkako manifestazioa egin zuten iazko Aste Nagusian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)](/media/asset_publics/resources/000/278/114/article_main_landscape/donostia_antitaurina.jpg)
Eneko Goia alkateak iragarri duenez, Udalak herri galdeketa egingo du zezenketen inguruan, Donostia Antitaurina Orain plataformak aurkeztutako sinadurak baliozkoak direla egiaztatu eta galdeketa bat egiteko udal araudiak eskatzen duen %5a gainditzen dutela frogatu ondoren. Plataformak aurkeztu zituen 10.000 sinaduretatik 8.986 eman ditu baliozkotzat.
Goiak adierazi du galdeketa ziur aski irailean egingo dela; beraz, uda honetan ez da arazorik izango zezenketak egiteko. Apirilaren 15etik aurrera 60 egun ditu Udalak deialdiaren eguna zehazteko, indarrean dagoen araudiaren arabera. Deialdia egiten duenetik 60 eta 90 egun arteko epea dago galdeketa egiteko.
Nolanahi ere, aurreko legealdian onartu zen galdeketen araudiari Gobernu espainolak jarri zion helegitea tarteko, galdeketa gehiago atzeratu daitekeela ohartarazi du. Hauteskundeek ere atzera lezakete prozesua, alkateak esan duenez.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)