NAIZ
Burlata

Burlatako Udalak Europar Batasuneko ikurra kendu eta Bruselara bidali du

Europar Batasunaren eguna ospatzen den honetan, Burlatako Udalak EBren ikurra kendu egin du Udaletxetik eta Bruselasera bidali migrante eta errefuxiatuen politiken aurkako salaketa moduan.

Europar Batasuneko ikurra kendu dute Burlatako Udaletxetik. (IRUINDARRA)
Europar Batasuneko ikurra kendu dute Burlatako Udaletxetik. (IRUINDARRA)

Burlatako Udalak Europar Batasuneko ikurra kendu du, honek errefuxiatu eta migranteen aurrean erabiltzen dituen politikak gaitzetsi eta salatuz. Ohar baten bidez Jose Maria Noval alkateak jakinarazi duenez, politika «anker eta hipokrita» dela-eta berriz ere ez jartzea erabaki dute.

Novalek azpimarratu egin du Europatik «duintasuna ukatu egiten zaiela». Horregatik, politika hauekin ados ez daudela argi uzteko asmoz kendu dute ikurra. «Bestela gaizki uler liteke, ados egon edo baita Europar Batasun honetaz harro gaudela pentsa liteke».

Hori dela-eta ikurra Bruselasera bidali dute, migrante eta errefuxiatuei babesa adierazi eta haien kontrako jarreren aurrean desadostasuna islatuz. Gaur Europar Batasunaren eguna ospatzen da.