NAIZ
IRUÑEA

Esako zortziak Katakraken izango dira gaur euren kasua azaltzeko

‘8 de Yesa’ plataformako kideak Katakraken egongo dira gaur arratsaldean, euren kasua azalduz. 2012an Artiedan mobilizazio batean parte hartzea leporatuta, zortzi urteko espetxe zigor eskariak dituzte.

Esako urtegiko lanen aurkako mobilizazioa, Artiedan, 2012an. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Esako urtegiko lanen aurkako mobilizazioa, Artiedan, 2012an. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

‘8 de Yesa’ plataforma Katakraken egon da gaur, 19:00etatik aurrera, euren aurkako auzia azaltzeko. 2012an, Esako urtegiko lanen kontrako mobilizazio batean parte hartzea leporatuta, zortzi urte arteko espetxe zigor eskariak dituzte zortzi pertsonek.

Gogora ekarri dutenez, haien ekintza «lurrean eseri eta errepidea moztea» izan zen. Guardi Zibilak haien aurka kargatu egin zuen. 

Maiatzaren 23tik aurrera epaituak izango dira eta orotara 36 urteko espetxe zigor eskaria dute eta baita 22.000 euroko isuna.