NAIZ
Mendillorri

Lip-dub eta guzti, larunbat honetan iritsiko da Mendilloriko eguna

Mendillorriko bizilagunek larunbat honetan jai eguna dute. Mendilloriko eguna ospatuko dute eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dute, non eguerdian grabatuko duen Lip-dub batek kolore berezia ematen dion jaialdiari.

Mendillorriko eguna ospatuko da larunbatean.
Mendillorriko eguna ospatuko da larunbatean.

Mendilloriko eguna iritsiko da larunbat honetan. Bizilagunek egitarau oparoa izanen dute, adin guztientzako ekimenak prestatuz. Goizean, txikienak izango dira protagonista. 09:00ean dianekin abiatu eta gero puzgarriak, erraldoiak eta buruhandiak izango dira haien gozamenerako.

Artisau feria ere ez da faltako eta goiz guztian zehar Mendillorriko herri ekimen desberdinen inguruko informazioa lortzeko aukera izanen da, horretarako prestatu duten infogunean. 13:00ean iritsiko da Lip-dub honen grabaketa.

Grabaketan duten guztia eman eta gero, herri bazkariarekin indarrak berritzeko ordua iritsiko da. Arratsaldean kantuan abiatu eta gero, herritar guztien artean garbiketa auzolana eginen dute. Baina jaia ez da orduan amaituko fanfarre-txarangak poteo girotuko du-eta 20:30etatik aurrera.