NAIZ
IRUÑEA

Luis Goñi aske geratu da

Luis Goñi barañaindarra aske geratu da, guztira sei urte espetxean egin ostean.

Luis Goñik senide eta lagunak zituen zain Almeriako espetxean. (@Etxerat)
Luis Goñik senide eta lagunak zituen zain Almeriako espetxean. (@Etxerat)

Luis Goñi Almeriako kartzelatik atera da gaur goizean, bi urte eta erdi preso egin ostean. Guztira sei urteko espetxe zigorra bete du barañaindarrak.

Goñi 2013ko urrian sartu zuten azkenekoz preso; aurretik beste hiru urte egin zituen prebentibo gisa. Sei urteko zigorra ezarri zioten eta urriaren 13an Iruñeko Nabarreria plazan agertu zen milaka lagunen babesarekin. Herri harrresi bat osatu zuten haren atxiloketa ekiditeko baina Polizia espainolak azkenean eraman egin zuen, kartzela zigorra betearazteko. Ordutik Iruñea, Daroca eta Almeriako espetxeetan izan dute gatibu. Azken horretatik atera da gaur goizean.