NAIZ
PARIS

Islandiaren aurka aise nagusituta, finalerdietan izango da Frantzia

Amaitu da islandiarren ametsa. Aise nagusitu da Frantzia (5-2) azken final laurdenekoan eta Alemania dute orain zain frantsesek finalerako postu bat lortzeko lehian.

Gol bat sartu du Griezmannek; bi Giroudek. (Martin BUREAU/AFP)
Gol bat sartu du Griezmannek; bi Giroudek. (Martin BUREAU/AFP)

Uste baino errazago nagusitu zaio Frantzia Islandiari (5-2) Eurokopako azken final laurdenekoan. Atsedenaldira jada lau eta hutsekoarekin joan dira frantziarrak (Giroud, Pogba, Payet eta Griezmann) eta aldagelatik bueltan ezin izan diote markagailuari buelta eman islandiarrek.

Bigarren zatiaren lehenengo minutuetan Sightorssonek sartu duen golak piztu du argi-izpirik islandiarren artean, baina Girouden bosgarrenak (bere bigarrena) guztiak uxatu ditu. Azken aldera, Bjarnasonek markagailua itxuratu ahal izan du Islandiarentzat.

Erabakita gelditu dira, bada, Eurokopa honetako bi finalerdiak. Galesek eta Portugalek jokatuko dute bata, heldu den asteazkenean, eta Frantziak eta Alemaniak bestea, ostegunean.