Uztailaren 11rekin batera ekin diote aurredenboraldiari Athleticek eta Alavesek. Helburu desberdinekin hasiko dute liga, baina biek hala biek «proiektu politak» dituzte aurretik. Athletic taldeko entrenatzaile den Ernesto Valverdek argi utzi du helburua Europara itzultzea dela. «Dudarik ez. Txapeldunen Liga jokatzea gustatuko litzaiguke, baina badakigu oso zaila dela».
Eurocopan aritu ondoren, Mikel San Jose eta Aritz Aduriz ez dira hilaren 28ra arte batuko. Valderdek ez du fitxaketarik baztertu, baina taldea 22-23 jokalaritara murriztea pentsatzen duela aurreratu du. Honela Lezamako Yeray Alvarez, Oscar Gil, Mikel Vesga eta Enric Saboritek tokia irabazi beharko dute. Era berean, aurrealdean batzen ditu jokalari gehien talde bizkaitarrak, Aritz Aduriz, Borja Viguera eta Iñaki Williams jokalariez gain, utzita egon diren Kike Sola eta Guillermo itzuli dira-eta.
Alavesen, aldiz, Manu Garcia kapitainak hartu du hitza, Mauricio Pellegrino entrenatzaile berriaren begiradapena lehen entrenamendua osatu ostean. «Konpromisoa eta ilusioa eskatu digu», argitu du. Aurten itzuliko da talde gasteiztarra lehen mailara eta «geratzeko» itzuli direla erakustea dute helburu.
«Poztasun handiko uda izan da, igoera lortu eta gero, baina aurrera begira jartzeko ordua da», gaineratu du erdilariak.