Otegiren hautagaitza baztertuz Auzitegi Konstituzionalak emandako ebazpenaren ondotik, Twitter bidez eman dira lehen erantzunak. Koalizio abertzaleak argazki bat zintzilikatu du bere kontu ofizialean, Arnaldo Otegiren irudiarekin batera honako mezua agertzen delarik: «Nor zarete zuek ure aukera ukatzeko?».
Ondoren zintzilikatutako beste mezu batean, Arnaldo Otegik esandako beste esaldi bat plazaratu dute: «Lehendakari onena, herria!».
Isilarazi nahi gaituztenen gainetik, bete dezagun kalea eta sarea mezu argi batekin: #OtegirekinEginHerri! pic.twitter.com/EeJ16ROBbK
— EH Bildu (@ehbildu) 2016(e)ko irailak 6
Gipuzkoako hautagaitzan Otegiren ondotik zihoan Maddalen Iriartek, bere aldetik, «oso larria» jo du erabakia.
Oso larria ESPko Auzitegi Konstituzionalareren erabakia. Ez du onartu Otegiren errekurtsoa. Inoiz baino ozenago, #DenonHerria #OrainEtaHemen
— Maddalen Iriarte (@maddaleniriarte) 2016(e)ko irailak 6
Miren Larrionek, Arabako zerrendaburuak ere, Konstituzionalaren erabakia kritikatu du.
Sin sorpresa del TC, no iban a permitir que la razón se impusiera a su sinrazón
— Miren Larrion (@miren_larrion) 2016(e)ko irailak 6
Es su acción
Esta nuestra respuesta: pic.twitter.com/4sYkLHMCEx