
Sortuk FARC-EPren hamargarren Konferentzia Nazionalean parte hartu du eta bere babesa agertu nahi izan dio mugimendu politiko bilakatzeko gerrillaren erabakiari. Konferentzia honetan aho batez berretsi zuten mugimenduko kideek erabaki hau.
Egun hauetan, Kolonbia eta Euskal Herriko egoerak partekatu dituzte Urko Aiartzak eta Rufi Etxeberriak eta azken urteetan bake prozesua lagundu eta sustatzeko daraman bidea babestu dute. «Idazkaritzari lan honekin jarraitzeko konpromisoa azaldu diogu hurrengo garaian etorriko den akordioen inplementazioari begira».
Bestetik, Sortuk «kezka handia» azaldu du ELN eta kolonbiar Gobernuaren arteko elkarrizketek bizi duten blokeo dela-eta. «Bi aldeei desblokeorako egin ahalak indartzeko deia egiten diegu alde guztien arteko bake iraunkor osoa erdietsi dadin».
Gaur Cartagena de Indiasen Gobernuak eta FARCek egingo duten bake akordioen sinadura ekitaldi historikoan egongo da Sortu.
Zornotza, la landa de los rojos

Aplausos e insultos a Jone Laspiur por criticar ‘La infiltrada’ y las infiltraciones policiales

«No hubo ataque exterior, el apagón es producto de la codicia de las grandes eléctricas»

LAB denuncia que Metro Bilbao ha contratado a la empresa israelí I-SEC Aviation Security
