NAIZ
GERNIKA

Erakundeak apirilean egingo duen kongresuari begira 'Inurritegia' prozesua abiatu du Ernaik

'Inurritegia' prozesua abiatu du larunbat honetan Ernaik, hiru helburu nagusirekin: Abianen ondorioak gazte antolakundean inplementatzea, gazte estrategia berregokitzea eta antolakuntza eta funtzionamenduan eraginkortasunean irabaztea. Aipatu prozesua apirilera arte luzatuko da eta kongresuarekin amaitu.

300 gazte inguru batu dira Gernikako Astran (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS))
300 gazte inguru batu dira Gernikako Astran (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS))

Duela lau urte 2.500 gazte bildu zituen ZukGua prozesua burutu zen, Ernai gazte antolakundearen sorrera eragin zuen prozesua. Aipatu bezala, lau urte igaro dira ordutik eta, gazte antolakundeak ohar bidez adierazi duenez, lehen fase bati amaiera eman eta bigarrenari ekitera doaz.

Asmo horri erantzutera dator 'Inurritegia' prozesua, larunbat goiz honetan Gernikan aurkeztu dutena. Herriz-herri garatuko duten prozesua izango da, ezker abertzalearen Abian prozesuaren ostean datorrena.

Hori hala, hiru oinarri nagusi izango ditu 'Inurritegia' prozesuak: Abianen ondorioen inplementazioa ematea gazte antolakundean, gazte estrategiaren berregokitze bat ematea eta antolakuntza eta funtzionamenduan eraginkortasuna irabaztea.

Larunbat goiz honetan aurkeztu duten prozesua apirilean amaituko da, kongresuarekin. Bitartean, bi fase ezberdin izango ditu: aurkezpen eta elaborazio fasea izango da aurrena (urriaren 29tik abenduaren 31 arte) eta eztabaida fasea bigarrena (urtarrilak 23tik martxoak 27ra arte).

Kongresua, berriz, apirilean litzateke eta ezker abertzalearen oinarriekin bat egin duen orok hartu ahal izango du parte bertan.

Gernikan egin duten ekitaldian Ernairen lau urteko ibilbidea laburtzen duen bideoa ikusi dute: