NAIZ
IRUÑEA

Hilik aurkitu dute Arga ibaian iragan ostegunetik desagertuta zen 81 urteko gizonezkoa

Iragan ostegunetik desagertuta aurkitzen zen 81 urteko antsoaindarraren gorpua topatu dute Arga ibaian, Aranzadi parkearen inguruetan, Nafarroako Gobernuak prentsa ohar bidez adierazi duenez.

Arga ibaian aurkitu dute 81 urteko antsoaindarraren hilotza. (NAIZ.EUS)
Arga ibaian aurkitu dute 81 urteko antsoaindarraren hilotza. (NAIZ.EUS)

Iragan ostegunean desagertu zen 81 urteko antsoaindarra, eta bere zaintzaileak eman zuen desagerpenaren berri, gizonezkoa bakarrik bizi zen eta.

Behin salaketa jarrita, 81 urteko antsoaindarraren bilaketa lanak hasi ziren, Ezkaba mendiaren eta Arga ibaiaren inguruetan batez ere.

Hala, Arga ibaian aurkitu dute gizonezkoaren hilotza igande goiz honetan, Aranzadi parkearen inguruetan, Nafarroako Gobernuak ohar bidez adierazi duenez.