NAIZ

‘Bilbao Dance Sport’ nazarioarteko lehiaketa, azaroaren 26an eta 27an

Bilboko Casilla pabiloian ospatuko da datorren asteburuan ‘Bilbao Dance Sport 2016’ nazioarteko lehiaketaren laugarren edizioa.

Dance Sport lehiaketako kartela.
Dance Sport lehiaketako kartela.

Estatuko eta munduko kirol dantzako bikoterik onenak izango dira asteburu honetan Bilbon. Ekitaldi honetan, modalitate standard eta latinorako puntuagarriak diren kategoria guztietako probak egongo dira.

Programaren osagarri ‘Bilbo Hiria Lehiaketa’ izango da eta horretan herritartasun eta adin guztietako kirolariek parte har dezakete. 600 bikotek eman dute izena. Kirolariak ia 30 herrialdetakoak izango dira eta horien artean munduko dantzaririk onenetako batzuk daude.