NAIZ

Basurtuko ospitaleak bere langileen bajen kudeaketa pribatizatu du

Basurtuko Ospitaleko Enpresa batzordeak eta gainontzeko ordezkari sindikalak Basurtuko ospitaleak bere langileen bajen kudeaketa pribatizatu egin duela salatu dute ohar batean.

Komunikabideetara igorritako oharrean azaltzen dutenez, orain dela 50 urtetatik Basurtuko Ospitaleko langileak lan istripuetan edo lan gaixotasun kasuetan ospitalean bertan atendituak izan dira, Prebentzio lankideen eskutik.

Baina salatzen dutenez, Basurtuko zuzendaritzak zerbitzua «pribatizatzea» aukeratu du, kudeaketa Mutualiaren eskuetan utzi nahi duelarik.

Eerabaki hau hartzeak Zuzendaritzak langileengan duen konfiantza eza adierazten duela kritikatu dute eta ekonomikoki eta antolamendu aldetik ez duela zentzurik. Basurtuko ospitaleko sindikatuek ez dutela zerbitzu honen desegitea onartuko adierazi dute, eta «bide guztiak, bai juridikoak bai sindikalak», erabiliko dituzte aurka egiteko.