NAIZ
BILBO

Iago Herrerinek Leganesen jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita

Athleticek eta Leganesek akordioa lortu dute, Iago Herrerin atezain zuri-gorriak denboraldia bukatu bitartean talde madrildarrean utzita jokatu dezan.

Iago Herrerin, Lezaman, lan saio batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Iago Herrerin, Lezaman, lan saio batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Ohar banatan Athleticek eta Leganesek jakinarazi dutenez, Iago Herrerin atezaina talde madrildarrean arituko da denboraldia amaitu arte.

Herrerinek berehala hasi beharko du Leganesekin lanean, talde madrildarreko atezaina den Jon Ander Serantesek lesio larria izan baitu. Lotailu gurutzatuaren hausturaren ondorioz denboraldi osoa galduko du barakaldarrak.

Larunbatean bertan Vila-realen aurkako partidan egin lezake debuta Herrerinek.

Athleticen harrobian hazi ondoren, 56 aldiz izan da lehen taldearen atezaina lehiaketa desberdinetako partida ofizialetan.