NAIZ

Ken Zazpi taldea omendu du Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira

Ken Zazpi taldeak euskal musikaren arloan eta euskara gazteen artean zabaltzen egin duen lana omendu nahi izan du Bilboko Udalak.

Ken Zazpi taldeko kideak Juan Mari Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala)
Ken Zazpi taldeko kideak Juan Mari Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala)

Bilboko Udalak Ken Zazpi musika taldea omendu du 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean eta ekitaldi bat egin dute Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Juan Mari Aburto alkateak azaldu duenez, Udalak arreta berezia jarri nahi izan dio Ken Zazpi musika taldeari «urteak daramatzatelako euskara sustatzen eta babesten euren musikarekin». Aldi berean, Udaletik nabarmendu dutenez, Arriaga Antzokian urtarrilaren 8an eta 9an abiatutako azken biran, sarrera guztiak agortu zituzten, eta Aste Nagusian berriz, «urteko kontzertutik onenetarikoa» eskaini zuen Abandoibarran.