NAIZ

2016ko Bilboko Ospetsuak saritu ditu alkateak

Jose Angel Iribarrek, Sara Estévezek, Xabier Kintanak, Jose Antonio Garridok eta Begoña Ruedak Juan Mari Aburto alkatearen eskutik jaso dute 2016ko Bilboko Ospetsuak izendapena.

Bost saritu berriak Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala).
Bost saritu berriak Aburto alkatearekin. (Bilboko Udala).

2001ean sortutako sari honen helburua, Juan Mari Aburtoren esanetan, «gure hiriaren azkenaldiko historiarekin garatu eta historia horretan behin-betiko txertatuta geratu diren bizitzak eta ibilbideak aldarrikatzea» da.

Asteazken arratsaldean, Udalak bost lagun berri gehituko dizkio Bilboko Ospetsuen zerrendari: Jose Angel Iribar, Athleticeko atezain mitikoa; Sara Estévez, lehenengo kirol kazetari eta kronista, bere ibilbide baliotsuagatik; Xabier Kintana, euskaltzaina, filologoa, ikerlaria eta idazlea, euskararen erabilera sustatu eta erabiltzeko eskubideak zaintzeagatik; Jose Antonio Garrido, enpresa-ibilbide garrantzitsua egiteagatik eta Bilboko etorkizunaren alde jardun izanagatik; eta Begoña Rueda, ezgaitasunak dituzten pertsonen eskubideen alde borroka egiteagatik eta Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearekin egin duen lanagatik.