NAIZ
BILBO

Apirilaren 13, 14 eta 15erako Gazte Akelarrea antolatzen ari dira Ernai eta Aitzina

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeak datorren udaberrirako ekimena, Gazte Akelarrea, prestatzen ari dira. Apirilaren 13, 14 eta 15ean «sugarretan jauzi» egingo dute gazteek, «dantzaren lehen pausoz, pausatuko ez den dantzaraino».

Bideo labur baten bitartez, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek jakinarazi dute dagoeneko ari direla datorren udaberrirako ekimena prestatzeko lanetan murgilduta.

Antolatzen ari diren Gazte Akelarrea apirilaren 13tik 15era bitartean egingo da.

«Dantzaren lehen pausoz, pausatuko ez den dantzaraino», Euskal Herriko gazteek «sugarretan jauzi» egingo dute.