NAIZ
BILBO

Motor gidari bat hil da Galdamesen izan den istripuan

Santurtziko 23 urteko gazte bat hil da gaur arratsaldean Galdamesen, gidatzen zuen motorrarekin auto baten aurka talka egin ostean.

Istripua arratsaldeko 16.00etan gertatu da BI-2701 errepidean Galdamesen, Sopuertarako bidean. Motor batek auto baten aurka talka egin du eta ondorioz motor gidaria, Santurtziko 23 urteko gaztea, hil egin da, Lakuako Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez.

Autoan zihoazen bidaiarien artean ere zaurituak izan dira.