NAIZ
BILBO

Bengoetxea eta Larunbe nagusi izan dira Etxebarrin

Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Larunbek osatutako bikoteak 22-18 irabazi dio Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak osatutakoari, eta hala bildu dute bigarren puntua Binakakoan.

Etxebarriko frontoian jokatu da Binakako Txapelketaren aurreneko fasearen bosgarren jardunaldia, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe nagusi izan direlarik Danel Elezkani eta Jose Javier Zabaletaren aurrean (22-18).

Bengoetxea-Larunbe bikoteak eroso hasi du neurketa eta 17-11ra aise iritsi dira.

Bikote urdina ezustekoa ematen saiatu da, 20-18ra arte hurbilduta, baina azkenean gorriek eraman dute garaipena.