NAIZ

BIBA! kulturgunearen urtarrileko programazioa

Bilboko BIBA! kulturguneak prest dauka urtarrilerako programazioa: musika kubatarra, euskararen inguruko eztabaidak, antzerkia...

Urtarrileko programazioa BIBA! kulturgunean.
Urtarrileko programazioa BIBA! kulturgunean.

Erronda kalean kokaturik dagoen BIBA! kulturguneak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtarrilerako.

Urtarrilaren 4an, asteazkena, Kamankola artista kubatarra izango da rap musika beste hainbat estilorekin nahasiz.

Urtarrilaren 13an, ostirala, The 2nilos bikote akustikoa izango da eta 17an, asteartea, hitzaldia. «Euskararen territorioak Bilbon eta Bizkaian, eztabaida eta ekinbide (sub-) urbano baterako materiala» izango dute hizpide eta mahaian Iratxe Ibarra, Karmelo Landa eta Oihana Bartra izango dira.

Urtarrilak 18, asteazkena ‘Adarretatik zintzilik’ antzerkia aurkeztuko du Gilkitxaro taldeak.

20an Inun kantautorea izanfo da eta 25ean Josu Larrinagak ‘Euskal Musika Kosmikoak’ liburua aurkeztuko du. Amaitzeko 27an, ostirala, Buhameak kolektiboko DJ-ak izango dira.