NAIZ

2013an Parisen tiroz hildako hiru emakume kurduak gogoan

2013ko urtarrilaren 9an Parisen tirokatuta hil zituzten hiru emakume kurduak gogoan izango dituzte Bilbon datorren astelehenean. Elkarretaratzea egingo dute arratsaldeko 19.30etan Arriaga plazan.

Elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute sare sozialetan.
Elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute sare sozialetan.

Justizia aldarrikatu dute datorren urtarrilaren 9an Bilboko Arriaga plazan Parisen tirokatuta hil zituzten hiru emakume kurduentzat. Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez 2013ko urtarrilaren 9an hil zituzten Parisen.

Elkarretaratzea Kurdistanekin elkartasun ekimenak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatu dute.