NAIZ

Gorka Maneirok ez du bere burua aurkeztuko UPyD gidatzeko

UPyDren bozeramaile den Gorka Maneirok ez du bere burua alderdiko zuzendaritzarako aurkeztuko. Hilaren 28 eta 29an egingo den Kongresu Nazionalean aukeratuko dute alderdiaren gidaritza talde berria.

Gorka Maneiro, artxiboko irudian. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)
Gorka Maneiro, artxiboko irudian. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Gorka Maneiro ez UPyD ren zuzendaritza talde berrian izanen. «Etapa honi amaiera ematen diot, baina UPyDn jarraituko dut, baina alderdiaren defentsan erabilgarriagoa naiz militante soil moduan», adierazi du prentsaurrekoan.

Alderdiak urtarriñlaren 28 eta 29an aukeratuko du zuzendaritza taldea, eta Maneiro, orain arteko bozeramailea, ez da bertan izanen. 2016 urtearen hasieratik egon da alderdiaren buruan. Zein aurkeztuko den ez dakiela adierazi du. «Dakidan bakarra ni ez naizela hautagaien artean egongo da».