NAIZ

Suhiltzaileak Basurtuko ospitalean

Suhiltzaileak Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko San Pelayo Pabilioian izan dira Pediatria sailean ingresatuta dauden umeak bisitatzen.

Suhiltzaileak Basurtuko ospitalean izan dira. (Bilboko Udala)
Suhiltzaileak Basurtuko ospitalean izan dira. (Bilboko Udala)

Bilboko suhiltzaile talde bat Basurtuko ospitalera joan da ibilgailuekin eta hainbat opari banatu dituzte umeen artean.

Ordubete baino gehiafo egon dira umeak suhiltzaileen bisitarekin gozatzen; ekintzetako kaskoak eta jakak janzten utzi diete umeei eta euretariko askok argazkiak egin dituzte suhiltzaileekin.