NAIZ

Han hemenka ibili dira Errege magoak ilusioa banatzen

Gameluan, zaldian edo trenean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta herri ugaritan barrena ibili dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, kabalkadetan parte hartzen.

Errege magoak, haurrez inguratuta, Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Errege magoak, haurrez inguratuta, Iruñean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Errege magoekin amaitu ohi dira gabonak, eta dagoeneko iritsi dira Euskal Herrira. Meltxor, Gaspar eta Baltasar, trenez eta opariz josita heldu dira Gasteizera. Bertatik udaletxera abiatu dira, haurren begiradapean.

Donostian ere izan dira goizean. Kontxako hondartzan zaldiz agertu dira hirurak eta haien laguntzaile guztiak. Egunean zehar hiriko hainbat auzo ere bisitatuko dituzte. Kontxara ere haur ugari bertaratu da, zeintzuek agur esan dieten arratsaldean egin duten kabalkadara arte.

Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko kaleak ere lepo bete dira arratsaldean, Errege magoak kabalkadan ikusteko.