NAIZ

«2 poliedro» ikuskizuna Bilboko Udal Txistulari Bandaren eskutik

Bilboko Udal Txistulari Bandak urteko lehenengo kontzertua, urtarrilaren 11an egingo du «2 poliedro» lelopean. Garikoitz Mendizabalek, txistuarekin, eta Aitor Furundarenak, akordeoiarekin, parte hartuko dute ikuskizunean.

«2 poliedro» ikuskizuna Bilboko Udal Txistulari Bandaren eskutik. (Bilboko Udala)
«2 poliedro» ikuskizuna Bilboko Udal Txistulari Bandaren eskutik. (Bilboko Udala)

Euskalduna jauregian aurkeztuko du urtarrilaren 11an «2 poliedro» ikuskizuna Bilboko Udal Txistulari Bandak. Arratsaldeko 20.00etan hasiko da kontzertua.

Udal Txistulari Bandako zuzendaria den Garikoitz Mendizabalek (txistuan) eta Aitor Furundarenak (akordeoian) ere parte hartuko dute ikuskizunean.