NAIZ

2013an Parisen tiroz hildako hiru emakume kurduak gogoan Bilboko Arriaga plazan

2013ko urtarrilaren 9an Parisen tirokatuta hil zituzten hiru emakume kurduak gogoan izango dituzte Bilbon Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako elkarretaratzean.

Arriaga plazan egin dute elkarretaratzea.
Arriaga plazan egin dute elkarretaratzea.

Justizia aldarrikatu dute Bilboko Arriaga plazan Parisen tirokatuta hil zituzten hiru emakume kurduentzat. Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez2013ko urtarrilaren 9an hil zituzten Parisen.

Elkarretaratzea Kurdistanekin elkartasun ekimenak eta Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak antolatu dute.