NAIZ

48 disko-jogailuz osatutako zuzeneko pieza Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak 48 disko-jogailuz osatutako zuzeneko soinu pieza baten konposizio bat aurkeztuko du ostegun arratsaldean.

«Orquesta Fin de Disco» performance.
«Orquesta Fin de Disco» performance.

Azkuna Zentroak ostegun arratsaldeko 19.00etan 48 disko-jogailuz osatutako do performance bat aurkeztuko du. Izan ere, soinu pieza bat konposatuko dute zuzenean «Orquesta de Fin de Disco» izango delarik izenburua.

Disko-jogailuek aldi berean joko dituzte 48 binilozko diskoen azken ildoak, eta binilo horietan musika klasiko eta garaikideko 300 urteetako kanona dago jasota.

Jarduera erregistratu egingo da, bi objektu artistiko lortzeko: batetik, bideo dokumentala; eta, bestetik, ekitaldiaren soinu-erregistroa jasoko duen binilozko diskoaren edizio mugatua.

Travis Flintek zuzendutako ekoizpena izango da eta David Civicoren proiektu honek Eremuak-en laguntza izango du.