NAIZ
BILBO

U14 manifestazioaren zuzeneko kontakizuna

Milaka lagun espero dira larunbat arratsalde honetan, Sarek deituta euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestazioa. Eguraldiari aurre eginez, hasi dira autobusak Bilbora iristen.

ZUZENEAN:

Loading player...

Goizeko giroaren kontakizuna:

Goizean goizetik astindu dituzte txiolariek sareak Sarek antolatuta larunbat arratsalde honetan Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioan izango direla esanez. 300 autobus inguru espero dira Bizkaiko hiriburuan, eta hasi dira jada hauetako batzuk iristen.