NAIZ
GETXO

Altxamendu frankista eta frankismoaren biktimak omendu dituzte Getxon

Getxoko Udalak, alderdi guztietako ordezkari, biktimen senide eta herritarrekin batera, altxamendu frankista eta frankismoaren garaiko biktimak omendu ditu, zazpigarren urtez jarraian.

Getxon egin ekitaldiko une bat. (@imanollanda)
Getxon egin ekitaldiko une bat. (@imanollanda)

Zazpigarren urtez jarraian egin dute Getxon altxamendu frankista eta frankismoaren biktimen omenezko ekitaldia. Alderdi guztietako ordezkariekin kontatu du honek, baita biktimen senide eta herritarrekin ere.

«Memoriaren liburua» izeneko eskulturaren ondoan egin dute ekitaldia, txistulariek abiatu dutena. Minutu bateko isilunea egin dute ondoren, eta herriko alkate Imanol Landaren adierazpenek itxi dute berau.

Ekitaldia Getxoko Udalak 2009an, aho batez, hartutako erabaki baten ondorioz antolatu du ekitaldia.